Aitz erroa paleolito garaikoa dela berretsi du Euskararen Jatorria Elkarteak
Euskararen Jatorria Elkarteak etnografia lantzeko biltzarra egin du Diman. Beste batzuen artean, Joxemiel Barandiaran izan dute gogoan. Ikerle ataundarrak planteatutako gaiari heldu diote, esan dutenez, “argitasun apur bat” lortu nahian. A...
Euskararen Jatorria Elkarteak etnografia lantzeko biltzarra egin du Diman. Beste batzuen artean, Joxemiel Barandiaran izan dute gogoan. Ikerle ataundarrak planteatutako gaiari heldu diote, esan dutenez, “argitasun apur bat” lortu nahian. Aitz erroaren jatorriaz Barandiaranek esandakoa zalantzan jarri da hainbat aldiz. Paleolito garaikoa dela esan zuen ikerlariak, eta Euskararen Jatorria Elkarteak bere adostasuna agertu dio baieztapen horri.
10 ikuspuntu aztertu dituzte, eta ondorio gisa, aitz erroa paleolito garaikoa izan daitekeela eta Joxemielek asmatu omen zuela ozenki aldarrikatu behar dugu” esan dute. Baieztapen honekin ez dutela Barandiaranen ikerle sena eta izen ona garbitu nahi izan esan dute. Antonio Tovar, Menendez Pidal edo Arturo Campion ere Barandiaranen iritzi berekoak zirela nabarmendu du elkarteak.
• Irakurri Euskararen Jatorria Elkartearen gogoetaren artikuloa.
• Irakurri Euskararen Jatorria Elkartearen gogoeta osoa [.pdf]