Amiantoaren ondorioz hildakoak oroitu dituzte
CAFeko langileek ordubeteko lanuztea egin dute gaur goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, amiantoaren ondorioz hil diren langileak gogoratzeko eta amiantoarekin lan egindako enpresetan dagozkien osasun-azterketak egiteko eskatzeko. Berrehun lagun inguru bildu dira amiantoaren biktimen omenezko monumentuaren aurrean egin den elkarretaratzean. Elkarretaratzearen amaieran Aitor Urkiola CAFeko prebentzio ordezkariak eta Gazteizko Michelineko prebentzio ordezkari den Pablo Alberto Agirrek prentsaurrekoa eman dute. Bertan azaldu dutenez “urteak” daramatzate urteero egin beharko liratekeen osasun azterketen zerrendetan “amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak sar ditzatela eskatzen”. Horrez gain, GIpuzkoako eta Arabako “lan ikuskaritzek emaitza ezberdinak” eman dizkietela salatu dute, biek irizpide ezberdinak jarraituz. Euren esanetan “zerrenda ahalik eta gutxien handitu dute”. CAFen amiantoaren langileen zerrenda 271 langilera iritsi da eta horiei lehendik zeuden 223 langileak gehitu behar zaizkie. Beraz, 494 langile daude orain zerrendan. Osalanek Euskal Autonomia Erkidegoan aitortutako kopuru ofiziala 5.754 langilekoa da eta horietatik 159 hil ziren heriotzaren arrazoia zehaztu gabe. Urkiolaren esanetan “oso urruti dago zifra hori azterlanen arabera zerrendan egon behar luketen 25.000 langileen kopurua”. Horregatik “amiantoarekin lan egindako enpresetako enpresa-batzordeak zerrenda horiek egiteko eskatzera eta behar izanez gero lan-agintariengara jotzera animatu” nahi izan dituzte.
CAFeko langileek ordubeteko lanuztea egin dute gaur goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, amiantoaren ondorioz hil diren langileak gogoratzeko eta amiantoarekin lan egindako enpresetan dagozkien osasun-azterketak egiteko eskatzeko. Berrehun lagun inguru bildu dira amiantoaren biktimen omenezko monumentuaren aurrean egin den elkarretaratzean.
Elkarretaratzearen amaieran Aitor Urkiola CAFeko prebentzio ordezkariak eta Gazteizko Michelineko prebentzio ordezkari den Pablo Alberto Agirrek prentsaurrekoa eman dute. Bertan azaldu dutenez “urteak” daramatzate urteero egin beharko liratekeen osasun azterketen zerrendetan “amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak sar ditzatela eskatzen”. Horrez gain, GIpuzkoako eta Arabako “lan ikuskaritzek emaitza ezberdinak” eman dizkietela salatu dute, biek irizpide ezberdinak jarraituz. Euren esanetan “zerrenda ahalik eta gutxien handitu dute”.
CAFen amiantoaren langileen zerrenda 271 langilera iritsi da eta horiei lehendik zeuden 223 langileak gehitu behar zaizkie. Beraz, 494 langile daude orain zerrendan.
Osalanek Euskal Autonomia Erkidegoan aitortutako kopuru ofiziala 5.754 langilekoa da eta horietatik 159 hil ziren heriotzaren arrazoia zehaztu gabe. Urkiolaren esanetan “oso urruti dago zifra hori azterlanen arabera zerrendan egon behar luketen 25.000 langileen kopurua”. Horregatik “amiantoarekin lan egindako enpresetako enpresa-batzordeak zerrenda horiek egiteko eskatzera eta behar izanez gero lan-agintariengara jotzera animatu” nahi izan dituzte.