Igartubeitira bisita egin dute aste honetan Bixi-Bixi saioan, Zuhaitz Akizurekin eta Gorka Sasietarekin
Zuhaitz Akizu izan dute lagun aste honetako Segura irratiko Bixi-Bixi saioan. Igartubeiti Baserri Museoko erakustaldien arduraduna da bera. Igartubeitirekin zuzeneko konexio bat eginez, baserria bera ere erakutsi du Gorka Sasietak.
Beñat Gaztelumendi ere saiokide izan dute, Ahoa bete hots jardunaldiak aurkezten. Literatur sailean Zeles Goitia, Segurako liburutegiko arduraduna eta Itsaso Martin idazlearekin solasean aritu dira. Gorka Olazabal ere bertan izan da, Goiztiri AEK euskaltegitik garaiko sukalde errezetak eskaintzen. Herri ezberdinetan euskara bultzatzeko egiten ari diren ekimenen berri ere eman dute. Astero bezala, Santos Beloki, Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri euskara taldeko kidea eta Aitor Calvillo, EBPNren kudeatzailea izan ditu solaskide Lierni Elortza.
[audio:http://www.ivoox.com/igartubeiti-baserria-erakusten-zuhaitz-akizu_md_1503739_1.mp3|autostart=yes]