45.428 goierritarrek dute gaur bozkatzeko aukera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur Euskal Autonomia Erkidegoan. 45.428 goierritarrek dute bozka emateko aukera, eta hamahiru dira Gipuzkoan aurkeztu diren alderdiak. Hamahiru alderdi horien zerrendetan 14 ordezkari goierritar daude: EAJ-PNVko sei (Ane Urkiola, Garbiñe Mendizabal, Luke Uribe-Etxeberria, Felix Urkiola, Karlos Ormazabal eta Itziar Agirre), EH Bilduko lau (Juanjo Agirrezabala, Lorea Agirre, Josu Aztiria eta Mari Mar Zelaia), PSE-EEko bi (Fernando Fariñas eta Arantzatu Gonzalez), Ezker Batuko bat (Mari Jose Vazquez) eta PPko bat (Julio Herreros).
Hauteslekuak jada irekita daude, eta eguna aurrera joan ahala, Goierriko Hitzaren webguneak egunaren gorabeherez informatuko du. 20:00etatik aurrera, hauteskundeetako emaitzak ezagutzeko aukera ere eskainiko du Goierriko Hitzaren webguneak.
- Urretxu, Labeaga kalean
- Segura
- Segura
- Herritarrak botoa ematen, Beasainen
- Herritarrak botoa ematen, Beasainen.
- Beasain
- Beasain
- Beasain
- Beasaindar bat, botoa aukeratzen.
- Beasainen botoen kontaketa egiten
- Beasainen botoen kontaketa egiten
- Beasainen botoen kontaketa egiten
- Beasainen botoen kontaketa egiten
- Beasainen botoen kontaketa egiten
- Beasain, korreo bidezko botoak hautestontzian sartzen
- Korreoz bidalitako botoak hatuestontzian sartzen, beasainen
Lotutako albisteak:
• Juanjo Agirrezabala (EH Bildu):
«Independentziak ongizatea bermatzeko aukera emango digu»• Julio Herreros (PP):
«Bake prozesuan pausoak eman behar dituztenak terroristak dira»
• Fernando Fariñas (PSE-EE):
«Independentzia ezin daiteke aurkeztu panazea balitz bezala»
• Garbiñe Mendizabal (EAJ):
«Krisia gainditzeko, erabakitze eskubidea ere funtsezko giltzarria da»
• Mikel Arana (Ezker-Anitza):
«Murrizketen bidetik jarraituta, ez gara gurpil ero honetatik aterako»