Estanda Ordiziaren garaipen bikaina Logroñon
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak garaipen bikaina lortu du asteburuan Logroñon 4 Arcos taldearen aurka (0-1), eta aurreko asteburuan Majorin lortutako garaipena aintzat hartuta, lidertzan jarraitzen d...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak garaipen bikaina lortu du asteburuan Logroñon 4 Arcos taldearen aurka (0-1), eta aurreko asteburuan Majorin lortutako garaipena aintzat hartuta, lidertzan jarraitzen du, bitik bi partida irabazita.
Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zortzi neska zituzten soilik Logroñoko partida jokatzeko moduan, eta talde murritza izan arren, haien eskarmentuak eta kantxan egoteko gaitasunak eman zien garaipena. Osteguneko entrenamenduan belaunean min hartu zuena Ainara Balerdi izan bazen, larunbateko partidan Ane Garmendia atezaina lesionatu zen, taldea herren antzera utziz. Gaur-gaurkoz Estandako lau jokalari daude min hartuta.
Ordiziako taldeak ondo baino hobeto jakin zuen Ane Izagirrek 16. minutuan lortutako golari errenta ateratzen. Entrenatzaileen esanetan, epaileak ez zuen lan txukunik egin, eta behin baino gehiagotan sentitu zuten hiru puntuak galduko zituztela.