Urolako lehenengo taldeak irabazi egin du
Urola eskubaloi senior mailako taldeak Leizarango taldearen kontra irabazi du asteburuan Zumarragako Ispilla kiroldegian jokatutako partida (26-22). Etxekoek markagailuan hasieratik aurrea hartu bazuten ere, ez zuten partida osoan erosotasuna emango zien abantailarik lortu.