Asteburuan Aralarko parke naturalean jokatu den Enirio-Aralarko II. Field Triala —heriotzarik gabeko oilagor ehiza zakurrekin— Ipar Euskal Herriko Nicola Gurutxageren Deros des pics Luchonnais setter arrazako zakurrak irabazi du. Lehen mailako Bikain-CACT kalifikazioa eman diote epaileek. Eguraldi aldetik baldintza gogorretan garatu da, bi egunez, field triala. Haizea, euria eta zenbait unetan elurra ere egin diete. Egoera horrek oilagorrengan sortzen duen eraginak ere zerikusia izan du, Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarraren arabera. “Zakurren lana zaildu egin du eguraldiak, oilagorren jokabide izua tarteko”. Europa iparraldetik Afrikarantza pasean doazen oilagorrak ehizatzea izan da probaren egitekoa. Ehiza-zakurren iaiotasuna da garrantzitsuena. Hegaztia aurkitu, gerarazi, eta ehiztariari erakutsi behar dio, eta tiro hotsa ateratakoan —ez diote oilagorrari kalterik egiten— lekuan bertan gelditu. Zailtasun klimatikoaren gehigarria izan bada ere, “azkenik” puntu bat hartu ahal izan zuen Deros zakurrak. J.M. Guettek hazia da, eta Gurutxage gidaria bera du jabea. Enirio-Aralarko field triala Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako lehenbiziko proba baliagarria zen. Astebukaera honetan —azaroaren 3an eta 4an— Iratiko oihanean (Zuberoa) erabakiko da nor den irabazlea.
Aurtengo Dabilen Elea saria Joxe Azurmendiri emango diote, euskal liburugintzan egin duen ibilbide “luze eta oparoa” errekonozitzeko asmoz. Azaroaren 5ean Donostian egingo den Euskal Liburuaren Gauaren barruan emango diote saria antolatzail...
Olaberriko Udalak uraren eta zaborraren zergak ordaindu behar dituzten herritarren zerrenda onartu du, eta jende aurrean ikusgai ipini du azaroaren 27ra arte, helegiteak jartzeko epeak iraun bitartean. Ondoren, tasak banketxe bidez helbideratuta dituzt...
Beasaingo areto futbol txapelketa antolatzeko bilera egingo dute bihar. Parte hartu nahi duten taldeetako ordezkari bana joatea komeni dela azaldu dute antolatzaileek. Bilera 19:45ean izango da, La Salle ikastetxean. Txapelketa horretan parte hartu nah...
Zumarragako lantegiko zaramak eraldatzeko planta dagoen eremua osoko bilkuran aldatu zuten behin betiko
Bihar goizean aurkeztuko dute esperientziaren Foroaren ikasturte berria Ordizian. Goierriko Ingeniaritza Eskolako areto nagusian egingo dute aurkezpena, 11:00etan. Ekitaldi berean diplomak banatuko dizkiete pasa den ikasturtean foroan parte hartu zuten...
Egitaraua oparoa den arren asteburuko azoka da ekimenaren muina; aurten, 35 bildumagilek hartuko dute parte
Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak autobusa antolatu du Behobia-Donostia lasterketarako, azaroaren 11rako. Urteroko gisan, izena Joxemiel Barandiaran Kiroldegian eman ahalko da. Horretarako azken eguna biharkoa da, asteazkena, urriak 31. Anartz Ezta...