‘Gezurrezko printzea’ antzerkia helduentzat Idiazabalen
Idiazabalgo Guraso Elkartean antzerki emanaldia egongo da gaur iluntzeko 21:30ean. Gezurrezko Printzea antzerkia da eskainiko dutena. Senarraren bizitzan erabat murgilduta dagoen emakume batek harremana haustea erabakitzen du eta egoera ezberdinetako sentimenduak azaltzen dira modu umoretsuan. Helduei zuzendurikoa da antzerkia eta sarrera dohainik izango da.