Haurrentzako tailerrak eta film emanaldia gaur Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak antolatu dituen gabonetako ekintzen barruan, haurrek gaur ere izango dute zer gozatua. Goiz eta arratsaldez haurrentzako tailerrak eta ekintza desberdinak egongo dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz, haurrentzako film emanaldia egongo da. Haurrentzako izateaz gain, familiako beste kideek ere filma ikusteko aukera izango dute.