
CAFen ere Lan Erregulazio Espedientea ireki nahi izan zuten, baina azkenean, atzera bota zituzten asmoak.
Atzokoan langabezia datuak baziren, gaurkoan Lan Erregulazio epedienteen datuak dira Eusko Jaurlaritzaren webgunean lor daitezkeenak. Datu horien arabera, 2012. urtean Gipuzkoan 875 Lan Erregulazio Espediente ezarri dira. Goierrin, 71 lantokitan aplikatu dituzte espedienteak eta 1.064 langileri eragiten diete. Legazpiko langileak dira kaltetuenak, afektatutako 454 pertsonarekin. Sei espediente onartu dituzte Legazpin.
Beasain da 2012. urtean espediente gehien onartu dituzten Goierriko herria, hamalauekin. Hala ere, horrek eragindako pertsona kopurua txikiagoa da Legazpin baino. 183 pertsonari eragin diete espedienteek Beasainen.
Sektoreka hartuta, Gipuzkoa mailan, nekazaritza alorrean lau espediente baimendu dira; eraikuntzan 132; industrian 405, zerbitzuetan 334.
Datu guztiak ikusteko:
•
Datuak [.pdf]