Aizkorrik diapositiba saioa eta irteera egingo ditu
Berrogeita hamar urte bete berri dituen Aizkorri mendizale elkarteak bi saio antolatu ditu astebururako. Gaur, 2012an egindako emanaldien argazkiak erakutsiko dituzte, 20:00etan, elkartean. Igandean, berriz, irteera egingo dute Larraiztik Zaldibiara, tartean, Gazteluko tontorretik pasata. Larraitzera autobusez joango dira. Izena elkartean eman behar da, gaur, 20:00etan.













