Orientazio jardunaldiak Beasain Institutuan
Beasain Institutuak batxilergoko 2. mailako ikasleentzako orientazio jardunaldiak antolatu ditu. Astelehenean, EHUko Arte Ederretako fakultateko irakasleak (18:00) eta Eskola Politeknikokoak (19:00) etorriko dira. Asteartean berriz, Mondragon Unibertsitateko irakasleak (18:00) eta EHUko Erizaintzakoak (19:00). Asteazkenean EHUko enpresa arlokoak eta Deustuko Unibertsitatekoak etorriko dira, eta ostegunean, EHUko irakasleen kanpusekoak eta Nafarroako Unibertsitatekoak.













