Zaldibiako ‘Auzoko’ planak eman du lehenbiziko saria
Aitor Garmendia izan da Zaldibiako hizkuntza aniztasuna lantzeko asmoa duen Auzoko egitasmoan irabazle. Atzo egin zuten zozketa, aurreko astean egindako galderari zuzen erantzun dioten guztien artean. Erantzun zuzena «munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago» daudela da. Datorren asterako ere egin dute jada galdera: «Darija hizkuntza zein lurraldetan hitz egiten da?». Erantzunak Lardizabal eskolan, Beti Gazteren tabernan edo zaldibia.org webgunean utzi daitezke.













