Ataungo oinezko herri-bidea itxiarazi egin du luizi batek
Lehengo asteko euriteen ondorioz lur jausia izan zen Ataunen, Agauntza errekaren ertzean. Lazkaotik San Martinera bitarteko oinezkoen herri bidean izan da luizia, Zubikoeta gasolindegiaren parean. Errekaren emariaren aldera, ezkerreko erriberan bide zati gehiena eraman du urak. Ataungo Udalak itxi egin du pasaera, pasatzeko leku gutxi dagoelako. Zubikoeta pareko zubia ezin da gurutzatu. Aste honetan edo hurrengoan hasiko da udala eroritako gunea konpontzen. Herri bide berean, Amebi atzean (Lazkao), beste luizi bat erori da, mendi aldetik.
