Ordiziatik Iruñeara monoziklo gainean, presoen eta iheslarien eskubideen alde
Jon Lekuona ordiziarra monoziklo baten gainean joango da Ordiziatik Iruñeara, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. 80 kilometro baino gehiagoko bidea egingo du larunbatean, otsailaren 2an. Bere aldarrikapenaren barruan, bereziki dispertsioarekin amaitu dadin eskatuko du. Ordiziakoahotsa.net webgunean irakur daiteke albistea.

Lekuonak “euskal presoen senideek bizi duten egoera” irudikatuko du bere esfortzuarekin. Gainera, erronka ez da hor amaituko, Ordiziatik euskal hiriburu guztietara joateko asmoa baitu. Sei hiriburu lotu nahi ditu Ordiziarekin. Iruñea da lehenengo helburua. Bigarrena Gasteiz izango da, eta hirugarrena Bilbo. Hirugarren bidaia hau bi egunetan egingo luke. Horiez gain, Baionara, Donostiara eta Maulera ere joango da.
Larunbatean goizeko 6:00etan abiatuko da Lekuona Ordiziako Herriko tabernatik, eta 19:00etarako Iruñeako Karmen kaleko Herriko tabernan egoteko aurreikuspena egin du. Tartean, Lazkao, Ataun, Lizarrusti, Etxarri, Irurtzun, Berriozar… igaroko ditu, gurpil bakarraren gainean orekari eutsiz.
Bere ibilbidea zuzenean jarraitu ahal izango da twitter bidez, MonoziklozHerrira kontuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.