PSE-EEk familiaren saminarekin bat egin eta konpentsazio fondo bat eskatu du
Sindikatuek ez ezik, Gipuzkoako PSE-EE alderdiak ere bat egin du familiaren eta lankideen saminarekin, eta doluminak agertu dizkie Bixen Itxaso sozialistak, ohar baten bidez. Itxasoren hitzetan, «garai batean lanean arnasa hartzea ere arriskutsua» zen; horregatik, «dena eman duten langile horien indarra» azpimarratu nahi izan du.
Amiantoa laneko heriotza gehien eragiten dituen arrazoia dela gogorarazi du, eta «oraindik ere, jende asko babesik gabe» dagoela. Zentzu horretan, «amiantoaren konpentsazio fondo bat beharrezkoa» dela uste du, senideei kalte ordainak emateko eta «prozesu horien judizializazioa ekiditeko». Bestalde, Eusko Legebiltzarrean pasa den legealdian martxan jarritako Amiantoaren Ponentzia, berriz ere lehen bailehen lanean has dadila eskatuko du alderdi sozialistak.













