Argia komunitatetik hartu izanagatik, 180 euro isuna
Auzitegi batek 180 euroko isuna jarri dio Ordiziako bizilagun bati. Etxe-multzoko komunitatetik argindarra baimenik gabe hartzeagatik zigortu dute. Ezkaratzeko argi erregistrotik bere etxebizitzara kable bat luzatu zuen, argindarra komunitatearen kontura gastatzeko. Normalean kontsumoa 10 euro ingurukoa bazen, 132,82 eta 291,02 euroko fakturak iritsi ziren. Isunaz gain, komunitateari 400 euro ere eman beharko dizkio, dagozkion interesak batuta.