Gazte Antolakundearen bilera dago bihar Zaldibian
Euskal Herrian gorpuzten ari den Gazte Antolakundea erakundearen eratze prozesuan, bilera izango da bihar Zaldibian. Zukgua deituriko faseko azken batzarra da. Gazte zaldibiarrei gaztetxera jaoteko deia egin diete, 10:30erako. Lizarran martxoaren 2an egingo den sortze kongresuari begira, «bizi eredu berriak» eta «gatazkaren konponbidea» jorratuko dituzte.