Lazkaoko ibiltariak Oriotik Donostiarako txangoan
Amalurrek eta San Benitok aurreko igandean (otsailak 3) egin zuten Donostiatik Oriora oinezko txangoa, eta ez, atzo egunkari honetan azaldu zen bezala, datorren igandean. Argazkian, ikasturteko zortzigarren irteerara joan zirenak ageri dira. Asteburu honetan ez da txangorik izango, Donostia-Oriokoa astebete aurreratu zutelako. Hurrengoa otsailaren 17an da, helduentzat soilik. Andoain-Onddi (545m)-Hernani bidea egingo dute, eta sagardotegian bazkaldu gero.