Oianguko palariek lau partida jokatuko dituzte
Oianguko palariek lau partida jokatuko dituzte gaur eta bihar artean, horietako hiru Iruñeko San Joan klubekoen aurka. Luzuriaga-Soraluze eta Aranburu-Goiburu gaur lehiatuko dira Iruñean San Joangoen aurka –2. mailan–, eta bihar, Beti-Alain, 17:30etik aurrera, jokatuko dira beste bi partidak. Ibarguren-Agirre Oiartzungoen aurka ariko dira, eta Arrietak eta Andonegik Iruñekoak izango dituzte aurkari, 1. mailan.