Kamioi batek su hartu du Legorretan
Istripu ikusgarria gertatu da gaur eguerdian, Legorretan. Kamioi batek su hartu du, geltokiko biribilgunetik N-1 errepiderako sarbidean. Lekukoen arabera, martxan zihoala hartu du su kamioiak, 12:00ak aldera. Gidaria onik atera da, eta suhiltzaileek itzali dute sua. Ondorioz, bide hori itxi egin dute, kamioa mugitu eta bidea garbitu arte.