Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarrak kontzertua eskainiko du larunbatean. Jose Luis Monton gitarra jotzaile katalanarekin batera egingo du emanaldia, elkarlanean argitaratu duten Flamenco etxea diskoa Urretxun aurkezteko. Lan hau 2011ko udan argitaratu bazuten ere, lehenengo aldiz ekarriko du etxera Hermosak.
Hamar urte dira sasoi honetan Zumarragako Udaleko nekazaritza batzordeak zuhaitz landare banaketa egiten duela bertako baserritarren eta landa lur jabeen artean. Aurtengoa bihar egingo dute, Ipintza iturriaren parean, 12:00etan. Guztira, 727 landare banatuko dituzte, gehienak haritzak dira. Hamalau baserritarrek egin dute eskaera. Aurtengo banaketaren aurrekontua 2.550 eurokoa da.
Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, "kilometro bateko" lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du.
Etzi hasiko da Euskal Herriko duatloi denboraldia. Euskal federazioak hamahiru lasterketa antolatu ditu apirilaren 27ra bitartean. Aurtengo zirkuituari ekiteko prest daude Urola Triatloi Klubeko kirolariak. Goierri garaiko atletek «ilusio handiz» begiratzen diete denboraldi berriko erronkei.
Erabiltzeko leku bat, lan egiteko espazioa, jende berria ezagutzekoa, taldeak biltzekoa...» hori izango da Ordiziako gaztetxe berria. Lehenago eskola izan da Milagrosa, eta aurrerantzean ere eskola izango da, irakaslerik izango ez badu ere.