Luizi batek Zaldibiatik Gaintzarako errepidea itxi du
Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, "kilometro bateko" lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du.
Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, “kilometro bateko” lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du.
Zirkulazioa etenarazteaz gain, kalte nabarmenak eragin ditu lohiak. Batetik, Eguzkialde etxea sarbiderik gabe geratu da. Sagastian barrena, malkarrean gora joanda bakarrik irits liteke orain. Bidearen gainetik lerratu da lur jausia. Bestetik, Lizarraga baserriaren atariraino iritsi da lokatza, tartean oilategi txabola bat inguratuta.
Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak 11:30a inguruan izan dira, eta “ordu erdi barru” hondeamakina iritsi eta errepidea zabaltzen hasiko dira. Lan hori “berehala” egingo dutela aurreratu dute udaletik. Gero, Eguzkialde etxerako bidea pala-makina batekin garbitzekotan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.