Martxoaren 8an eta 9an Stock eta Kale azoka egingo da Ordizian
Ordiziako Udaleko Merkataritza sailaren eta Ordizian merkatari eta ostalari elkarteen ekimenez Stock eta Kale azoka egingo da martxoaren 8an eta 9an. Hainbat sektoretako dendariek Plaza Nagusian eta haien saltokien atarietan produktuak jarriko dituzte salgai, eta horren osagarri, bestelako ekintza batzuk izango dira.
Bestalde, eta Ordiziako merkatariak teknologia berrietara gerturatze aldera, otsailaren 25etik 28ra Facebook-en ibiltzen ikasteko ikastaroa egiteko aukera izango dute merkatariek.