Bosgarren edukiontzia txiparekin irekiko da Beasainen martxoaren 4tik aurrera
Beasaindarrek gehiago birziklatzeko asmoz, jada jarrita zeuden edukiontzi marroiak erabiltzeko sistema berria jarriko dute martxoaren 4tik aurrera. Orain arte giltza bidez irekitzen bazen, orain txipa daraman txartel batekin irekiko da edukiontzi hau.
jarrita zeuden edukiontzi marroiak erabiltzeko sistema berria jarriko dute martxoaren 4tik aurrera. Orain arte giltza bidez irekitzen bazen, orain txipa daraman txartel batekin irekiko da edukiontzi hau. Txartela taparen gainean pasa eta zerraila irekitzen denez, goraka bultzatu eta ireki daiteke. Sistema honen bidez edukiontzi marroia nork eta zenbaitero erabiltzen duen ikusi ahal izango dute Sasietakoek. Sei hilabeteko epean beasaindarren erabilera aztertuko dute, eta ateratzen dituzten ondorioen arabera, erabiltzaileek obariak edo irabaziak jasoko dituzte. Azterketa horren arabera erabakiko da baita ere, obari horiek zeren arabera eta zenbaiteko kantitatetan eman.
Dagoeneko edukiontzi marroiko giltza eduki eta erabiltzen dutenek gutun bat jasoko dute etxean sistema berriaren inguruko informazioarekin. Martxoak 4ra bitartean txartela jasotzeko eskariak egin dezakete jada giltza dutenek. Orain arten giltzarik izan ez eta txartela erabiltzen hasi nahi dutenek udaletxera joan beharko dute martxoaren 4tik aurrera eta bertan emango zaizkie kuboa, poltsak eta txartela erabiltzen hasi ahal izateko. Gaurko prentsaurrekoan herritarrei edukiontzi hau erabiltzeko deia egin diete eta erabilpena bultzatzeko kanpaina bat ere martxan jarriko dutela azaldu dute.












