Jon Erguinek bideo ikusgarri batekin agurtu du denboraldia
Jon Erguin triatleta beasaindarrak bukatutzat eman du aurtengo denboraldia, "familiarekin %100ean egoteko". Euskadiko eta Espainiako neguko triatloi txapelketak irabazi ditu aurten ere Erguinek. Azken proba horren ondoren, denboraldia ia bukatutzat eman zuen, nahiz eta ez zuen erabat baztertu beste probaren bat egitea. Aurreko astean, ordea, lasterketa gehiagorik ez egitea erabaki zuen. Despedida moduan, azken Atxurbi mendian elurretan egindako azken entrenamendua grabatu du Erguinek, bideo ikusgarri batean.