Klaus North-en metodoa ikasten hasi dira hamar enpresatako langileak
Uggasa Urola Garaiko Garapen Agentziaren ekimenez, enpresek hazten ikasteko proiektua abiarazi dute. Klaus North aditu alemanaren metodoa beren enpresetan aplikatzeko prest agertu diren hamar enpresetako lantaldeek lehenengo bilera egin dute Zumarragan. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean hamar enpresatako lantaldeak elkartu dira bere enpresak hazten ikasteko