Alkartasuna Lizeoak Benina eta Haitira bidaltzeko laguntza eman du
Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleek 1.935 euroko txeke bat eman die gaur arratsaldean Herriak Elkarlanean erakundeko kideei Haiti eta Beninera laguntza bidaltzeko. Hiru bidetatik bildu dute dirua: egin zuten merkatu txikian saldutako jostailuetatik, eltxetxotik eta gabon eguneko kantu-esketik. Aurten argi energiaz kargatzen diren lanparak bidaliko dituzte hango eskoletara, eguna iluntzean ikasten edo lanean jarraitzeko aukera izan dezaten. Bertso bat ere abestu dute ikasleek prentsaurrekoaren amaieran. Herriak Elkarlanean erakundeko Leire Plazaolak jaso du ikasleek emandako txekea eta eskerrak eman ostean esan die, beraiei gutxi dela iruditzen bazaie ere “hango haurrentzat laguntza izugarria” dela emandakoa, dituzten “ideia txiki horiekin lan handia” egin dutela eta ikasleek egindako lanak “indar handia ematen digu aurrera jarraitzeko”.