Zumarragako Etxeberri hotelean ez ohiko ezkontza bat ospatzen ari dira. Kamara bat baino gehiago egon da oraingoan, eta teknikari andanak argiztapena nahiz soinua gertutik zaindu du. Izan ere, jatetxeko jantoki nagusia plato bihurtu dute.
2004tik urtero antolatu dute KK´inzona eguna; proiektua 2004tik urtero antolatu dute KK´inzona eguna; proiektua «goraipatu» eta bazkideei kuota kobratzeko helburuz Urretxu-Zumarraga Urretxuko eta Zumarragako KK´inzona irrati libreak KK´inzona eguna antolatu du biharko. 2004an, gaztetxearen baitan sortu zen proiektu komunikatiboaren parte da irrati librea. Aurrena, izen bereko aldizkariak ikusi zuen argia, ondoren, egin zuen irratiak uhinetara saltoa FMko 98.0 dialean. Ordutik, egunero eskaintzen ditu irratsaioak gaztetxe parean duten lokalean.
Arratsalden 'La Herida' filma grabatzen aritu dira Zumarragako Etxeberri jatetxean. Protagonistaren aitaren ezkontza irudikatu dute Euskal Herriko eta Espainiako aktore ezagun ugarik. Tartean goierritarren bat ere izan da, Loinaz Jauregi beasaindarra, adibidez. Gotzon Aranburu kazetariak grabaketako irudi batzuk hartu ditu.
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Euskal Herriko gatazkaren eta konponbidearen inguruko hitzaldi sorta antolatu du. Aurrenekoa, Karlos Ioldi ataundarrak eman du. ETAren su etenaz, bakeaz, biktimez eta presoen eta iheslarien gizarteratzeaz hitz egin du Harrera elkartearen bozeramaileak.