Etxeberri jatetxean grabatu duten filmaren irudiak hartu ditu Gotzon Aranburu kazetariak
Arratsalden 'La Herida' filma grabatzen aritu dira Zumarragako Etxeberri jatetxean. Protagonistaren aitaren ezkontza irudikatu dute Euskal Herriko eta Espainiako aktore ezagun ugarik. Tartean goierritarren bat ere izan da, Loinaz Jauregi beasaindarra, adibidez. Gotzon Aranburu kazetariak grabaketako irudi batzuk hartu ditu.