Futbol txapelketaren hiru partida asteburuan
Kuadrilla arteko 34. Futbol Txapelketaren beste hiru partida jokatuko dira asteburuan Altamiran, B multzoari dagozkionak: Bekause-KM 39; Perla Forza-Non plus; eta Tzulo-Arkaitza. Rockus taldeak atseden hartuko du, B multzoak zazpi talde baitira. Bestalde, joan den asteburuan jokatutako A multzoko partiden emaitzak hauek dira: Kozen-Meridiano (8-0); Zurraka-Gauss (0-4); Downtown-Totzi (3-0); eta Yatike-Enbimotxo (1-4).