Jakintzarainoko bidegorri zatia zabalik da dagoeneko
Oianguren institutua, Majori kiroldegia eta Jakintza Ikastola lotzen dituen bidegorri zatia –133 metroko zatia– inauguratu dute gaur Jakintzako ikasleek eta Ibai Asenjo mugikortasun zinegotziak. Aurtengo asmoen artean, tren geltokia eta bonberia lotuko dituen bidegorria zatia egitea dago, eta CAFek skate parkera doan pasabidea egiten badu, Beasainekin lotuko litzateke ondoren. Asenjok gogoratu du Ordiziako Mugikortasun Planari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dela datorren astelehenean, 19:00etan, eta herritarrei ekarpenak egiteko deia egin die.