Kanpazar eta Intxortara mendi ibilaldia, Lazkaotik
Gipuzkoa mendebaleko mendietara joko dute, igandean, Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak antolatu duten txangoan. Kanpazar mendatetik abiatuko dira oinez, Intxortara (740m) igo eta Elgetan amaitzeko. 1936ko gerrako frentearen oroigarriak eta aztarnak ikusiko dituzte, hiru ordu eta erdiko bidean. Izena bihar eguerdirako eman behar da (657 72 21 31, Ttantton). Abiera igandean 08:30ean da, Itzala tabernaren paretik. Helduek 5 euro eta haurrek 2 jarri behar dute, autobusarentzat.