Karlos Ioldi: «Borroka armatua agortuta dago, eta hori praktikatu dutenek esaten dute»
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Euskal Herriko gatazkaren eta konponbidearen inguruko hitzaldi sorta antolatu du. Aurrenekoa, Karlos Ioldi ataundarrak eman du. ETAren su etenaz, bakeaz, biktimez eta presoen eta iheslarien gizarteratzeaz hitz egin du Harrera elkartearen bozeramaileak.
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak, Euskal Herriko gatazkaren eta konponbidearen inguruko hitzaldi sorta antolatu du. Aurrenekoa, Karlos Ioldi ataundarrak eman du. ETAren su etenaz, bakeaz, biktimez eta presoen eta iheslarien gizarteratzeaz hitz egin du Harrera elkartearen bozeramaileak. Ioldiren ustez, ETAk armak utzi arren, ez gaude bake egoeran. Izan ere, «arazoa ETA sortu aurrekoa da; arazoa, eskubide politikoen ukazioan dago». ETAk eta ezker abertzaleak alde bakarrez hartu duten erabakia sendoa dela azpimarratu du; «borroka armatua agortuta dago, eta hori praktikatu dutenek esaten dute». Horren ordez, beste borroka molde batzuk hobestu ditu, hala nola, borroka instituzionala eta ideologikoa. Presoen eta iheslarien bergizarteratzeaz hitz egiteko garaia dela uste du, sinistuta baitago, lehenago edo beranduago, denak etxean izango direla.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.