'Profesor Lazhar' eta 'Hermano oso' Ataungo antzokian, asteburuan
Ataungo Herri Antzokian Profesor Lazhar filma emango dute, asteburuan, helduentzat. Ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan dira emanaldiak. Philippe Falardeauk zuzendutako drama da, eta argeliar jatorriko Lehen Hezkuntzako irakasle baten eta heriotzarekin itsututa dauden Montrealgo (Quebec) gazte talde baten arteko harremana kontatzen du. Zazpi urtetik gorakoentzat da. Gaztelaniaz da.
Haurrentzat, berriz, Hermano oso emango dute, gaztelaniaz. Igandean 16:30ean da saio bakarra.