Bosgarren stock azoka antolatu dute astebururako
Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatarien elkarteak bosgarren stock azoka antolatu du asteburu honetarako. Ostiraletik igandera arte egongo da irekita aukeren azoka hau, ohiko lekuan, Ederrena pilotalekuan. Antolatzaileek esan dutenez, bertan «kalitatezko produktuak preziorik onenean eskuratzeko» aukera ez da faltako.