EH Bilduk aurrekontuei egindako ekarpen guztiak atzera bota dituzte Zumarragako osoko bilkuran
Bilduk ez beste alderdi guztiek ez diete emendakinei babesik eman arrazoi teknikoak argudiatuta. Zumarragako osoko bilkurak berezitasun bat izan du oraingoan, EH Bildu koalizioaren baitako Aralar alderdiko Sebas Iturriotzek eta Josu Aztiriak hitza hartu baitute. 2013ko aurrekontuen gainean egindako ekarpenen gaineko bozketaren harira hitz egin dute. Aurrekontuei egindako emendakinen berri eman dute, aurretik Agurtzane Basabe Zumarragako Udaleko kontu-hartzaileak, «arrazoi teknikoak tarteko» EH Bilduk aurkeztutako 37 ekarpenak atzera botako zituztela iragarri badu ere.