‘El profesor’ filma emango dute gaur Herri Antzokian
Ordiziako Herri Antzokiak otsailerako antolatutako zine alternatiboko azken filma proiektatuko du gaur: El profesor. 20:30ean hasiko da. Inglesezen emango dute filma, eta gaztelerazko azpitituluak izango ditu. Ikasleekin bat egiteko gaitasun berezia daukan Henry Bathes (Adrien Brody) irakaslea da filmaren protagonista. Tony Kaye da zuzendaria, eta 100 minutu irauten du filmak.