Ezkioko Amabirjinaren aterpea martxoaren 24an inauguratuko da
AHTren trenbideak Ezkio-Itsasoko Amabirjinaren aterpera iristea oztopatuko duenez, estalpe berria egiten ari dira egungoa baino apur bat beherago. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 24an izango da, 11:00etan.
Amabirjinaren aterpea berritzeaz gain, ingurua txukuntzen ari dira. Kalbarioa mantendu egingo dute. Gainera, oinez eta autoz iristeko bide berri bat ere egiten ari dira.
Bide hasieran, udaletxe zaharraren atzeko aldean, aparkalekuak egingo dituzte eta aterpe ondoan beste bi jarriko dituzte. Estalpea lekuz aldatzeko lanen gastu guztiak Euskal Trenbide Sareak ordainduko ditu.