Itziar Pildain: «Ezagutzarekin aurreiritziak desagertu egiten dira, baita beldurrak ere»
Itziar Pildain (Urretxu, 1984) da aniztasun eta bizikidetza mahaiko dinamizatzaile berria. Urretxuko Udalak, momentuz, sei hilabeterako martxan jarri du proiektua. 2013ko urtarrileko erroldako datuen arabera, 391 etorkin bizi dira Urretxun, 33 nazionalitate ezberdinetakoak. Hori horrela, jaiotzez urretxuarrak direnen eta kanpotik bertara bizitzera etorri direnen arteko bizikidetza bultzatzea du helburu proiektuak.