Txindokikoak gustura klub arteko kros txapelketako jardunarekin
Txindoki-Jaso atletismo taldeko 27 atletak Espainiako klub arteko kros txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan Marina D’orren (Castellon, Herrialde Katalanak), eta egindako lanarekin gustura azaldu dira.
Kros motzean lortu zituzten emaitzarik onenak. Senior gizonezkoek klubaren historiako posturik onena lortu zuten. Parte hartu zuten 51 klubetatik 10. bukatzea lortu zuten. Eñaut Insausti 44. postuan sailkatu zen; Eneko Agirrezabal 45.; Gorka Satrustegi 48.; Sergio Roman 59.; Egoitz Iztueta 201.; eta Iker Iztueta 233. lekuan sartu zen.
Junior mailako neskek ere postu bera lortu zuten kros motzean. 14 taldek hartu zuten parte guztira. Maria Ibañez 18.a izan zen, Maider Unanue 44.a eta Amaia Garmendia 50.a. Kros luzean, berriz, senior mutilak 26.ak izan ziren 44 kluben artetik; neska jubenilak 30. 52 kluben artetik; mutil kimuak 43. 53 kluben artetik; neska kimuak 53. 46 kluben artetik.
Gereñu eta Furundarena
Pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan ere aritu ziren Txindokikoak joan den asteburuan. Ordiziako klubeko Octavian Romanescu bigarren izan zen 60 metroko proban (7:16), eta baita Janire Agirre ere proba berean (7:84, marka pertsonala). Proba berean Ion Etxeberria seigarren izan zen (7:40), eta nesketan, Nerea Galparsoro 4. (7:96) eta Itsaso Estala 5. (8:19) izan ziren.
Nabarmentzekoa da Txindokirekin arituta bi abiadura-lasterkari ordiziarrek lortutakoa. Eñaut Gereñu 60 metroko proban (7:11) eta 200 metrokoan (22:52) Gipuzkoako Txapeldun izan zen, eta Alazne Furundarenak 200 metrokoan izan zen irabazle (24:16).
Garmendia eta Torres
Bestalde, parte hartze libreko probetan, kimu mailan ari den Gari Garmendiak hiru jaurtiketatan ondu zuen ordura arte zuen errekorra (15:52) lau kiloko bolarekin: 15:65, 15:63 eta 15:56. Alba Torres jubenilak ere antzeko jarduna egin zuen hiru kiloko bolarekin, hirutan ondu baitzuen ordura arteko jaurtiketarik onena (13:18). Hauek dira Torresen markak: 13:49, 13:26 eta 13:21.