Elurraren eraginpean agurtu ditu otsailak Ordiziako feriak. Handiena pasatu denaren zantzuak baldin badaude ere, bota duenak zer esana eman du, eta baita lanen martxa nabarmen mugatu ere . Saltzaile asko falta ziren eta zeudenetako batzuk komeriak izan dituzte barazkiak biltzen. Orendaingo Pepi Ayestaranek esan duenez, «geuk jateko ere porruak ezin aurkituz ibili nintzen, aza buruak ere ez ziren nabarmentzen; erabat berdinduta zegoen baratza». Aramako Patxi Arizmendik, berriz, «katuak bezala porruak elur artean bila» ibili dela zioen; umorerik ez zaie behintzat falta kontatzerakoan. Beraz, zeuden gehienak negutegi barnekoak ziren, edo lehenago bildutakoak.
Lierni Elortza (Azokako berriemalea)
Mendiola negu sagarra ekarri du Errezilgo Joxe Antonio Aizpuruk. Argazkia: D’elikatuz
Elurraren eraginpean agurtu ditu otsailak Ordiziako feriak. Handiena pasatu denaren zantzuak baldin badaude ere, bota duenak zer esana eman du, eta baita lanen martxa nabarmen mugatu ere . Saltzaile asko falta ziren eta zeudenetako batzuk komeriak izan dituzte barazkiak biltzen. Orendaingo Pepi Ayestaranek esan duenez, «geuk jateko ere porruak ezin aurkituz ibili nintzen, aza buruak ere ez ziren nabarmentzen; erabat berdinduta zegoen baratza». Aramako Patxi Arizmendik, berriz, «katuak bezala porruak elur artean bila» ibili dela zioen; umorerik ez zaie behintzat falta kontatzerakoan. Beraz, zeuden gehienak negutegi barnekoak ziren, edo lehenago bildutakoak.
Mendiola negu sagarra
Errezilgo Joxe Antonio Aizpuruk ekarri du Mendiola negu sagarra, jateko prest. «Abenduan bildu eta lasto gainean zabalduta eduki dut. Orain ia jateko prest da eta ondo irauten du beste hilabete pare batean edo». Dozenaka saldu ohi ditu dituen sagarrak Mugarrieta baserrikoak. Euro 1 eta 2,5 artean zuen salgai kiloa.
Aramako Aiesta Beltza baserriko Miren Jauregik, berriz, lehen ilarrak ekarri ditu, urtero bezala. «Irailen erein nituen, negutegi barnekoak dira. Marabila berdea, motakoak, neurriz ertaina» azaldu digu . Ilarren garaia bete-betean izateko oraindik aste batzuk beharko dira, izan ere, baratze gehienetan oraindik loretan ere ez baitaude. Lehen horiek, 13 euroan kiloa, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz sukaldariak erosi ditu. Japoniar kazetariak lagun, Ordiziako feriara etorria zen Roberto, herrialde hartarako sukaldaritzaren inguruko erreportaje bat grabatzera.
Hazitako patata, berriz, eguraldiak laguntzen badu, datorren astetik aurrera ekarriko duela aurreratu digu Jabier Lacalle aguraindarrak. Eta Juli Aierbek kolore biziko narziso lore sorta dezente ekarri ditu Beasaingo Atari ederretik. Hogeiko sortak 2 eta 2,5 euro artean zituen salgai.