Ataungo jubilatuek elkarteko joko txapelketak izango dituzte
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak joko txapelketak antolatu ditu, bazkideentzat. Bihartik martxoaren 8ra bitartean izango dira. Honako txapelketak egingo dituzte: botea eta musa lau erregera (bihar), seiko urrea (astelehena), zapoa eta tutea (asteartea), erratza (asteazkena), toka eta puntua (osteguna) eta musa zortzira (ostirala). Karta jokoak arratsaldeetan dira, 16:00etan; botea, zapoa eta toka goizetan, 11:00etan. Nahi adina jokotan aritu liteke.