Karine Garate euskaldun berriarekin solasean, Bixi-Bixi irratsaioan [.mp3]
Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioan Karine Garate, Azkainen bizi den euskaldun berria izan dute asteko gonbidatu. Jaioleku duen Tours hiritik (Frantzia) Ipar Euskal Herrira nola iritsi zen eta han euskara nola ikasi zuen azaldu dio Lierni Elortza kazetariari.
Bestalde, Jon Urdangarin Lazkaoko Maizpide euskaltegiko zuzendaria, Elhuyar fundazioko Gillermo Roa, eta Axular Barandiaran, Goierriko Korrikaren arduraduna izan dituzte gonbidatu aste honetako saioan.
[audio:http://www.ivoox.com/bixibixi-karine-garate-azkaingo-euskaldun-berria_md_1824330_1.mp3|autostart=yes]