Gorka Azkaratek 'Martxoan, bertsoa!' ekimenari buruz hitz egingo du Bixi-Bixi irratsaioan
Asteazken honetan Urretxu eta Zumarragako bertso eskolako Gorka Azkarate izango da Segura Irratiko Bixi-Bixi saioan. Martxoan, bertsoa! ekimenaz eta Mingainluze lehiaketaz hitz egingo du. Saioa 12:15ean hasiko da eta ostegunean 19:00etan eta igandean 8:00etan errepikatuko da.
Azkarate ez da izango gonbidatu bakarra. Elhuyarreko Gillermo Roak txipak hozteko sistema berri bati buruz hitz egingo du, Beasaingo udal euskaltegiko Jon Bikendik euskara aberasten lagunduko du eta Axular Barandiaranek Korrikako ekitaldiak aurkeztuko ditu. Gainera, Ainhoa Urretabizkaiak musikaz hitz egingo du eta otsaileko galderari zuzen erantzun dioten guztien artean Segurako Iparra-Hegoako bertso afarirako eta herri bazkarirako bina txartel zozketatuko dira.
Bixi-Bixi Segurako Hitz edo Irri euskara taldeak bultzatzen du, udalaren laguntzarekin. FMko 89,2an eta Interneten (goierri.hitza.eus/category/bixi-bixi/) entzun daiteke.