Iturgaitzagan ireki dute behin-behineko parkina
Lazkaoko Udalak ostegunean zabaldu zuen Iturgaitzaga auzunean autoentzako aparkaleku berria. Lehengo parkina desegin egin dute, etxebizitza eta hiritartze lanengatik. Beste gune bat asfaltatu, eta 61 toki sortu ditu orain udalak. Behin-behinekoa izango da, lanak bukatu bitarterako soilik.