Enpleguaren aldeko manifestazioetan parte hartzeko dei egin dute Goierriko langile ordezkariek
Hego Euskal Herrian gatazkan dauden hainbat enpresa batzordek bi manifestazio antolatu dituzte etzirako, hilak 9: bata Iruñean (18:00etan Autobusetatik), eta bestea Bilbon (17:30ean Jesusen Bihotzetik). ‘Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ez inposaketarik, enplegua defenda dezagun’ lelopean egingo dituzte manifestazioak eta eskualdeko zazpi enpresetako langilek euren atxikimendua azaldu nahi izan dute. Era berean, goierritarrei, mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete.
Manifestazioarekin bat eginez, langileen arteko elkartasuna bultzatzea du helburua: «Bakoitzak bere errealitatetik, enpresetan burutzen ari garen borrokak ez direlako, ez direlako izan behar, borroka indibidualak», esan zuten atzo eskualdeko hainbat enpresetako ordezkariek Tolosan egindako agerraldian. «Gero eta enpresa gehiagotan ari gara langileak egoera antzekoak pairatzen eta beharrezkoa ikusten dugu denok batera, bakoitza bere gatazka partikularretik, gatazka hauek guztiak kalera batera ateratzea», gaineratu zuten.