Goierri taldeko bi kidek egin dute aurrera; Jesus Mari Rodriguez, zazpi aldiz txapelduna, sailkatuen artean da.
Fermin Muguruza abeslariak zuzendu eta Talka Rekords&Films-ek ekoitzitako Zuloak filma emango dute gaur iluntzean Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Emakumeen Egunaren harira sortutako egitarauaren barruan dago filma, eta zinema alternatiboaren martxoko programazioari hasiera emango dio. Tania de Sousa, Naiara Goikoetxea, Izaskun Muruaga, Arrate Rodriguez eta Ainhoa Unzueta Zuloak taldeko kideen musika ibilbidea jasotzen du dokumentalak.
Etzi martxoaren 8a da, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Oihane Zabaleta Urola Garaia Mankomunitateko lehendakariak egun honek salatzeko, aldarrikatzeko eta emakumea...
Gero eta gutxiago falta da 18. Korrika Goierri beheko herrietatik igarotzeko –hilaren 14tik 15erako gauean pasako da–, eta gero eta gehiago dira eguna gerturatu ahala Korrika Kulturalaren barruan egiten ari diren ekimenak. Larunbatean, esaterako, hiru ekitaldi nabarmen izango dira. Batetik, Ordiziako Dantza zati bat ekimenaren harira egindako DVDa aurkeztu dute; bestetik, Akirrok ekimena; eta azkenik, eskualdeko elkarteen arteko gastronomia lehiaketa eta eskualdeko afaria izango dira Beasaingo plazapean.