Igandean Beasaingo III. Herri lasterketa egingo dute
Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten Bealak taldekoek igande honetan egitekoak diren Beasaingo III. Herri Lasterketa eta datorren asteko larunbatean egitekoak diren Arriarango II. Mendi Lasterketa.
Igande honetako proban gaztetxoenak hasiko dira lehenik. Goizeko 10:00etan 8-9 urte bitarteko haurrak hasiko dira, 10:10ean 9-11 urte bitartekoak eta 10:20ean 12-13 urte bitartekoak. Umeen poltsen barruan familia osoarentzat asteburu bat pasatzeko oparia zozkatuko da. Helduen lasteketa 11:00etan hasiko da eta hauei, sari askoren zozketan sartzeaz gain, dortsala, txipa, kamiseta urdin bat eta gela emango zaizkie opari.
Helduen lasterketan 14 eta 7 kilometroko bi ibilbideegongo dira aukeran. Honekin, emakume gehiagok parte hartzea lortu nahi dute. Elena Calvillok atzoko prentsaurrekoan “Lilatoiean atera ziren emakume guztiei” dei egin zien lasterketa honetan parte hartzeko.
Izena kirolprobak.com orrialdean eman beharko dute lasterkariek.