Luizi batek N-1 errepidea itxiarazi du, Legorreta parean
Bart gauean izandako luizi baten ondorioz, oraindik ere itxita dago N-1 errepidea Donostiako norabidean, Legorreta parean. 22:30ak aldera gertatu zen ezbeharra, lur zati handi bat mailotik behera errepidera erori eta errepide osoa itxi zuenean. Luiziak kamioi bat arrapatu zuen azpian, baina gidaria onik atera zuten. Bide azpiegituretako langileek 05:30erako lortu dute Gasteiz aldera doazen bi errailak zabaltzea; besteek ordea, Donostiako norantzan daudenak, itxita daude oraindik. Hori dela eta, erretentzio handiak sortu dira; Ordiziarainoko auto ilarak sortuz. Hainbat hondeamakina ari dira lurra kendu eta errepidea garbitzeko lanetan.
Herrizaingo sailetik azaldu dutenez, gaur ezin izango dute bidea zabaldu. Biharko, ordea, errail bat zabalik izango dutela iragarri dute. Bitartean, ertzainek Itsasondo eta Legorreta zeharkatzen dituen errepidetik ari dira zirkulazioa bideratzen.